Bidaiariaren soa

Andu Lertxundiri irakurri diot orriotan, bidaiariaren eta turistaren arteko dikotomia betierekoan, bataren eta bestearen arteko ezberdintasuna, begiradan datzala, «soaren intentzioan». Ez dakit kontzeptua sobera ulertzera ailegatzen naizen, baina behin baino gehiagotan entzundako argudio bat dakarkit gogora, zeinaren oinarrian dagoen badagoela mundua ezagutzeko manera kreatibo bat, intimoa behar bada, errespetuzkoa akaso, beste lekuetara joan eta han desenbarkoa egitea baino interesgarriagoa, eta hor egon daitekeela, baldin eta balego, bidaiatzearen eta turismoa egitearen arteko aldea.

David Byrneren Como funciona la música liburua ekarri dit gogora ideiak. Liburuan, musika entzuteko ustezko manera ezberdinak ezbaian ipintzen ditu Talking Heads talde mitikoko kantariak, eta manera horien arteko ezberdintzea eliteak betitik «nahita eta faltsuki» egindako gauza bat dela salatzen du, beti ere jendailarengandik bereizi ahal izateko, bakan eta singular sentituz, hots, gainetik. Musika jarri, batez ere jazz eta musika klasikoa, begiak itxi, eta arima beste norabaitera doala sentitzen du musika modu berezi batez entzuten duen horrek, izaki kultuak; horren infrentzuan, musika modu akritiko eta azalekoan entzuten duen jende multzo erraldoia dago, esaterako heavy musika entzun eta besoa goratzen duten horiek, izaki estrafalarioak guztiak ere, fintasunaz ezer ez dakitenak. Byrdek, ordea, ideia klasiko honen faltsutasuna salatzen du, ez dagoelako besteak baino jasoagoa den musika gozatzeko manerarik. Denak dira ezberdinak, eta denak zilegiak.

Ideia bidaiatzera ekarrita, bada, beraz, Thailandiara irisi eta begirada berezi batez jendea ikusten duena, hangoekin enpatizatuz, haien idiosinkrasia ulertzen (bidaiariak), eta, kontrara, bada safari tankerako galtzak eta sandaliak jantzi, argazki kamera hartu, eta, fintasunik eta sentiberatasunik gabe, Tailandian barneratzen den jendea (turistak).

Guztioi gertatu izan zaigu, geure turista izaera errefusatu eta, iritsitako tokian, beste bat gehiago izan nahi izatea, ahal dela, bidaiari ahalik eta etekin izpiritual handiena ateratzeko.

Helburu laudagarri honek, ordea, ez gaitu beste bidaiariengandik guk uste bezainbeste ezberdintzen: geure begietan gara bidaiari, eta besteen begietan, berriz, turista huts.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s