Go home (1)

“Refugees welcome, tourist go home” zioen Donostian Ertzaintzak kendu zuen pankartak. Lau polizia kontatu nituen, eta nahiko zibilizatu ikusi nituen, beren udako uniformeekin. Gustatzen zaizkit, portzierto, geure poliziaren udako uniformeak, kanpotar eskuzabalei zerbitzu egiteko apropos-aproposak dira, jatorragoak, eta irudi humanizatu bat eskaintzen dute, suhia perfektuaren eta kirolari olinpikoaren arteko bat.

Pankartak, poliziek kendu zutena hain zuzen, polemikatxoa sortu duela ikusi dut egunotan sare sozialetan, turistekiko bidegabea eta esker txarrekoa ei delako. Bitxia da pankarten kontua, ezta? Berez da plastiko zati bat testu batekin. Hitzak. Baina geurean beti izan dute halako abilezia estimagarria titularrak eta titularrak betetzeko. Bietako bat: edo hitzak, poetak zioen bezala, balak dira, edo egunkariek nahi izaten dituzte halako albisteak. Ez nuke jakingo ziur esaten, baina, nago, munduan inon ez dutela plastiko zati berbaz beteriko horiek horrenbeste zeresanik ematen.

Pankartaren edukiari dagokionez, ba zera, ezin esango dugu, honez gero, Europako putetxea ez garenik. Geure sare industriala Asiara eraman zutenez geroztik, alegia, desindustrializazioa eman zenetik, horixe izan da geure patua, eta geroz eta indar gehiagorekin betetzen ari da: bagara Europako aberatsak entretenitzeko erregio txiki kaskarina. Hori izan nahi al genuen? Beno, batzuek bai eta besteok ez.

Zalantzan jartzerik ez dago turismoak gizarte batean, eta kasu honetan geurean, sekulako inpaktoa daukala, bai onerako, eta bai, jakina, txarrerako. Onerakoa, argi dagoena, egunkari guztietan ikusten duguna, sosak dira. Ados.

Arazoa da turismoak daukan eragin txarra, gehienetan, ezkutatu egiten dela. Esaterako geure paisaiaren aldaketa bortitza, edota geure bizitzaren (higiezinen, garraioen, erosketen…) garestitze etengabea. Ez dira kontu hutsalak: hain dago geure gizartea turistei begira eraikirik, ze badirudi turismoa hartzeko, geure herriak hustu behar ditugula. Eta hori, industriarekin, egia aitor dezagun, ez zen gertatzen.

Harmoniaren eta orekaren, hau da, bizitza kalitatearen ikuspegitik, turismoa sekulako nahastea da hiri turistikoetako herritarrentzat. Eta baten bat, bere eskubidea denez, kexu agertzen da: zein da, ba, arazoa?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s