Go home (2)

Atzo turismoak geure herri askotako bizitzan daukan eragin ezkorraz mintzatu nintzen, nola ari garen egiten herriak geroz eta gehiago kanpokoentzat, eta geroz eta gutxiago geuretzat. Hor dago, adibidez, herriak, zuzenean, kanpoko jendeari saltzearen afera, Iparraldeko hainbat eta hainbat tokitan gertatzen ari dena, esaterako Bidarten, edota Zuberoan. Ez dira arazo txikiak, eta gutxi mintzo gara haietaz, geure ekonomia (ez neurea, baina tira) delako. Kontu delikatua.

Turismoak dakarren arazo bistakoena, ordea, denontzat uda partean arazo nabaria eta kasik pairagaitza izaten dena, jende uholdea da. Galtza motzeko bi hankadunen desenbarkoa. Sinetsidazue, Hendaian bizi naiz, eta badakit zertaz ari naizen.

Erraza da horren «kontra» egotea. Neu, egon, banago. Baina gero eta gutarrago sentitzen ditut batetik bestera bururik gabeko oiloak bezala dabiltzan izaki despistatu horiek, maiatzean geure bizitzan agertu eta irailera arte ia etxeko sukaldean ere sartzen zaizkigunak, beren mapak eskuetan; zergatik? Geu ere hala gabiltzalako geroz eta gehiago.

Oroitzen dut, eta ez naiz oso aspaldiko kontuez ari, udako oporrak, geure etxean, deskonektatzeko eta bizitza hankaz gora jartzeko bolada izaten zirela. Kalean topatzen zenuen jendea, eta asko jota joana zen Kontxako hondartzara, eta listo. Astebete Torreviejan, zorteko zirenak, edo astebete pueblo-n, aiton-amonak Espainiako halako eta horrelako herritan zeuzkatenak. Uda, hitz batean esanda, ez zen bidaiatzeko garaia, telebista aurrean izozkiak jateko eta ipurdia uretan sartzeko garaia baizik.

Gero etorri ziren 110 zaldiko diesel autoak, etorri ziren Easyjet, Ryanair eta Vueling, eta, zera, bat batean, badirudi, gutxien-gutxienez, udarako oporraldia Londonen eman behar duzula. Eta halako elkarrizketak entzuten ditut geure atean, ezkerreko (txantxa da) jendearen artean, gauaren babesean «Refugees welcome, tourist go home» idazteko kapaz garenon artekoak. Zeren, esan dezagun garbi, ez zaigu gustatzen alemaniarrak etor daitezen geure tabernak galtza motzez eta sandaliez betetzera, baina, ahal dugun bakoitzean, Thailandiara goaz, esaktuki gauza bera egitera, eta hangoen tabernak geure Ternua arroparekin betetzera, hots, nahasmen identikoa sortzera. Etxean geratzea den gauza ederrarekin!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s