Jatorrizko izenburuak direla eta (I)

Zutabe honetan telesailen, filmen edo liburuen izenburuak gaztelaniaz jarri ditudalako hika-mika interesgarria piztu da sarean. Dilema da: nola idatzi horiek? Guk ezagutzen ditugun adieran (erdaraz eta frantsesez nagusiki), jatorrizkoa erabiliz, edo euskarara ekarririk? Estilo liburuek diote jatorrizko adieran idatzi behar direla, alboan euskarazko itzulpena jarrita. Geure hizkuntza deskolonizatzeko manera bat da, geure hizkuntzaren inguruan halako babes kirurgiko bat eraikitzea. Logikoa eta zilegi da. Geurean kultur produktu ia guztiak gaztelaniaz eta frantsesez merkaturatzen dira, eta hala ezagutzen ditugu. Aipatu ere, hala aipatzen ditugu gehienetan: «Oroitzen duzu La conjura de los necios?», eta abar. Oso sibarita ez bazara, ez duzu ingelesera jotzen, eta gutxiago, demagun errusiarrera. Nire klasiko kuttunetako bat, Dostoievskiren Krimena eta zigorra, jatorrian Prestupléniye i nakazániye izena duena, ez du nork izen horrekin aipatzen.

Jatorrizkoa, beraz, ez dugu beti hautatzen, jatorrizkoa geuretzat gertuko hizkuntza batekoa denean baizik, ingelesez nagusiki. Paradoxikoa da, ordea, geuretzat gertukoa den hizkuntza, harro erabiltzen duguna, kasik geure inguruko hizkuntzak baino hizkuntza kolonizatzaileagoa izatea, eta guk hura erabiltzea hark euskarari kalte gutxiago egiten diolakoan.

Guk Airpale (Hegazkina) jarri beharko genukeena, ez genuke inoiz guk ezagutzen dugun filmarekin identifikatuko, sarean kontsultatuz ez bada. Inoiz ez genuke asmatuko, Bruce Willis ospetsu egin zuen Die hard, (Hiltzeko gogorra), Jungla de cristal denik, ezta Tim Burtonen Beatlejuice bikaina, Bitelchus denik. Ezin ahaztuko dugu, bestetik, Tiburon (Marrazoa), jatorrizkoan Jaws izena zuena (Letaginak), Steven Spielbergen maisu lan gogoangarria. Imaginatzen duzue?: «Spealbergen Letaginak ikustera noa»… Inork ulertuko liguke? Galdera da: praktikoak eta naturalak izan behar dugu, edo testua parentesiekin eta oharrekin bete behar dugu, geure irakurlea gogaituz?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s