Kirola eta politika

Joko olinpikoek irauten duten bitartean gertatzen den gauza on ia bakarra, kirolaren politizazioaren inguruko eztabaida gogaikarria desagertzen dela da. Pizten duzu telebista, eta apenas ikusten duzu kirolik: dena da bandera eta ereserki. Telebista kateak bere kirolarien peskiza desesperatuan dabiltza, dominak noiz eta non agertuko, ereserkiak ahalik eta iskanbilatsuen entzun daitezen. Kirol zirenik ere ez zenekien kirolak kausituko dituzu bazkalosteko tarte tuntunean, sonbreiruz eta frakez jantzitako morroi bat zaldi batean gainean, kasurako, doma izena omen daukan eta kirola omen den kirol batean lehiatzen. Beno, zaldia da lehian ari dena, baina loria lortzen badu, zaudete lasai, haren gainean doan eta bandera bat ordezkatzen duen morroi estrafalarioak ordezkatuko du bere bandera, kanonak eskatzen duen gisan, ozen..

Gauzak, beraz, bere onera etortzen dira asteotan, eta denek urtean zehar ezkutatzen duten trapu zaletasuna onartzen dute, patriotero muturreko agertzeko beldurrik gabe. Futbola futbola dela eta zelaian hamaika hamaikaren kontra besterik ez direla lehiatzen esaten dutenek, iritzia gordetzen dute, ez delako prexixo hain neurriko eta kosmopolita agertzea. Eta, zentzu horretan behintzat, eskertzen dira joko olinpikoak, haien eskutik etortzen delako halako egiazkotasun bat, laguntzen dizula mundua nolakoa den ulertzen.

Laguntzen dizu ulertzen, hain zuzen, kirola, abertzaletasunik gabe, nahikoa gauza txoroa dela. Zer da zortzi lagun ur putzu batean elkarren kontrako lehian, gauza nahiko inozoa ez bada? Zortzi lagun horiek pasa dute bizitza guztia ahalik eta azkarren igeri egiteko beren burua prestatzen, kasu gehienetan ikasketak ahaztuta, lagunak eta familia ikusi gabe. Klausurako monjeek baino bizitza gogorragoa eta absurduagoa bizi dute, eta, dena zertarako, putzua besteek baino azkarrago zeharkatzeko. Kontuak ez luke inolako logikarik, are, erotasunaren mugan egongo litzateke, baldin eta morroi edo neskatila horrek, uneren batean, bere aberria ordezkatuko ez balu. Ez bera besteak baino azkarragoa dela erakusteko, ez bada bere aberria beste aberriak baino handiagoa dela erakusteko, eta bere bandera, besteak baino ederragoa.

Beste guztia, disimulu hutsa da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s