Pokemon go

Zeure sakelakoaz izaki birtualak ehizatzea eta, hala, besteekin harremana egitea da azken moda. Azkena, diot, aurretik izan direlako beste hamaika, moda guztiak bezala hasi zirenak lotsati, tontamentean, eta gero joan zirenak zabaltzen, harik eta, uste ez genuenean, gu ere harrapatu gintuzten arte. Zer da ba sakelakoa bera, edo segapotoa, gizarteratu zenean batzuen eta besteen trufak jaso zituen deabruaren asmakeria, askok irmoki ez erabiltzeko apustua egin zutena (genuena), moda bat ez bada?

Ez genuen laster pentsatuko, Corrupción en Miami telesailetako mafioso gaiztoek autoetan eramaten zituzten kablerik gabeko telefono kitch horiek, nork eta guk, ezkertiar konbentzituok eramango genituenik. Baina hala da. Eta ez diegu geure printzipioei uko egin (txantxa da).

Baina azkar ahanzten dugu, eta, azkar ahazten dugunez, teknologiaren aldetik agertzen den zera berri oro, akabera iruditzen zaigu. Zer da, ba, Pokemon go delakoa? CIAren asmakeria, humanitatea behin eta betiko kondenatuko duen azken amarru teknologiko-poliziala. Edo halako zerbait.

Kontua da plaza bat betetzen bada, zertarako eta joko birtual batean parte-hartzeko (!), kapitalaren tirania, dagoeneko, gailendu dela asmo utopiko guztien gainetik. Badirudi, nolabait, amildegira garamatzan azken lorratzaren aurrean gaudela. Azken ebidentzia da, epaile jauna! Dagoeneko ez dago dudarik: geureak egin du.

Ez dut esango jokoa gustatzen zaidanik. Baina gaztetan bagenuen Nintendo bat etxean, eta aski denbora pasatzen genuen haren aurrean, Pokemon go baino aski tontoagoak ziren jokoetan debora galtzen. Eta orduan ez zuen geureak egin. Edo akaso bai. Auskalo. Akaso denak hilda gaude, eta oraino ez gara jabetu.

Gaur goizean txango bat egin dut Hendaiako plaiatik, bizikletaz. Harako bidean, auto-ilarak, eta jendearen keinu gogaituak barruan. Haurra zangoa leihotik aterata, eta aita hari errieta eginez. Beste autoan senar-emazte bi, elkarri hitzik egin gabe, auskalo zein burutazio gaizto ezkutatuz. Denak hondartzaren joko kolektibo sano onartuan parte-hartzeko antsiaz.

Ba niri, egia esan, askoz ere entretenigarriagoa iruditzen zait Pokemon go delakoa, eta ez duzu zure autoaren karbono dioxidoa beste inorekin konpartitzen: bada zerbait.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s