Zarataren erdian

Elegantea, neurrikoa eta fina iruditu zait beti Pili Zabala, GALek eraildako Joxi Zabala zenaren arreba. Anaiari gertatutakoari lotuta entzun izan dugu, gertakarion salaketa eginez, beti irmo baina apal, eskuzabal. GAL gertutik pairatu genuenontzat harrotasunerako motibo izan da beti halako enbaxadorea izatea, ez baita beti gertatzen, hitz egiteko zilegitasunak eta dotoreziak, biak bat egitea.

Lehendakari izateko hautagai izango zela sorpresa handia izan zen guztiontzat, batik bat Podemosen eskutik izango delako, zeina, bertuteak bertute, eta akatsak akats, Espainiako alderdi bat den, horrek esan nahi duen guztiarekin.

Badirudi sei hilabete pasa direla, platotik platora eta egunkaritik egunkarira ibili delako Zabala, elkarrizketak emanez eta tankera guztietako deklarazioak eginez. Sartu orduko, ziztuan, harrabots izugarria sortu du politikaren plazan, eta haren izen ona abiadura berean hasi da ugertzen, lohitzen. Haren argazkiari so egin, hark nigan sortzen zuen errespetua eta miresmena oroitu, eta ez dut ulertzen zer dela eta esaten dituen esaten dituen gauza gehienak. Dena esaten baitu, edo aldrebes, edo erasokor, edo gaizki, edo zehaztasunik gabe. Ez dakit inoiz entzun ote dudan arduradun politiko bat gehiago eta gehiagotan hanka sartzen.

Barka diezaioket, bere anaiaren heriotzaren harira, ezker abertzalearen maitasunak etsaiaren gorrotoa bezainbesteko mina eragin ziola esan izana, bere sentimenduez ari delako. Sentimenduak bereak dira, dolua berea da, hutsunea hark pairatu behar izan du, eta ez diot neuk esango esker onez hartu dezan nire maitasuna. Bego.

Askoz ere asaldagarriagoa iruditu zait, ordea, hark bere burua feminismotik aparte kokatu izana. Ezagutzen dugu Podemosen hainbat etiketari ihes egiteko taktika, ez da berria. Feminismoarena, ordea? Ezin da ulertu. Aste honetan bertan atera da estatuko indar polizialek sistematikoki euskal emakumeekiko erabilitako biolentzia sexualaren txostena. Arnasa eteteko moduko txostena da, funtzionario publikoek, xede politikoz, (Espainiaren aldeko) abantaila politikoak eskuratzeko alegia, emakumeen kontrako sexu erasoak egin zituztela frogatzen baita. Izan zaitezke eskuinekoa edo ezkerrekoa, espainiar edo euskaldun, baina badira erantzun bateratu bat merezi duten kontuak, eta hau, feminismoarena alegia, horietako bat da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s