Raoul Coutard, Godarden kameralaria, hil da

captura-de-pantalla-2016-11-10-a-las-10-45-55
Eskuinean, Godard zuzendaria, ezkerrean, kamera sorbaldan hartuta, Raoul Coutard

Raoul Coutard ez da zinemaren historiako izen handienetakoa, apenas ezagutzen du inork, baina askoren begi-ninietan betikoturik geratu diren eszenetako asko filmatu zituen, bai Godardekin, eta bai Casta-Gavrasekin. Niri Baionako Elkar liburu-dendako Lorentxa Saraguetak eman zidan haren berri. Esan zidan Landetan bizi zela, azken urteak han emateko asmotan etorri zela, eta Baionako Elkarrera hurbiltzen zela lantzean behin, liburuak lardaskatzera. Ezin nuen sinetsi Godarden kameralaria gugandik hain hurbil ibiltzen zenik. Coutard izan zen zinemagile petoa, artista osoa, eskola zaharreko buhamea, erretzailea, eta munduan lehenetakoa kamera sorbaldan ibiltzen (ordura arte zineman kamerak tripodean soilik erabiltzen ziren). Hark filmatu zuen, esaterako, Godarden Á bout de souffle zoragarria, Jean Sebergek eta Jean Paul Belmondok jokatutako maitasun istorio bitxia, izan daitekeena, nahi baduzue, historian filmatu zen lehen ‘indie’ maitasun istorioa, non protagonistak ziren garaiko gazte ‘errebeldeak’, legetik aparte zebiltzanak, sentsualak (ordurarte ez bezala), ‘bertute’ sozialik gabeak, alferrak eta erdi gaizkileak.

captura-de-pantalla-2016-11-10-a-las-10-53-19
Belmondoren hatz keinu hiper famatua.

Film hartan Belmondok egiten zuen keinu bat, hatz potoloarekin bere ezpaina laztantzearena, gerora Martini edari markak berreskuratu duena, eta mundu guztiak Martiniren keinutzat daukana, Godardek asmatu zuena, Belmondoren pertsonaiaren sentsualtasuna azpimarratzeko. Bref: bazuela filmak asko berritik, eta gehiago interesgarritik. Ez dezagun ahaztu, zinema frantsesa bera eta baita zinema guztia ere astinduko zuen ‘nouvelle vague’ (olatu berria, alegia) mugimendua osatu zuela Godardek, Truffaut, Chabrol eta beste hainbatekin batera. Bon, mugimendu guztiek bezala zeukan pittin bat faltsutik mugimendu honek ere, propagandatik, baina tira… Ni ez naiz inoiz izan (eta hemen aitortzen dut) zinema klasikoa sobera ikusi zalea. Badut inpresioa zinemak eboluzionatu egin duela, hitzaren zentzu zorrotzean, eta lengoaia zinematografikoa orain lehen baino interesgarriagoa dela. Garaian Eider Rodriguezek bultzatuta ikusi nuen Á bout de souffle (Bande à part Bartzelonako filmotekan ikusita neukan, hura ni bizi nintzen etxearen ondoan zegoelako, eta hangoa da Godarden eszena memorableenetako bat, Louvre museo barruan gertatzen dena, mila bider imitatu dena, eta Coutardek filmatu zuena). Eta benetan filmarekin flipatuta geratu nintzen, bereziki kamera sorbaldan hartzen zuelako (gaur askotan egiten den bezala), eta filmari gaurkotasun izugarria ematen ziolako horrek.

captura-de-pantalla-2016-11-10-a-las-10-47-50
Raoul Coutard, 1959an, Á bout de souffle filmaren filmaketan, gaur egun guztiz debekatua dagoen moduan lan egiten.

Godarden lehen filma zen hura, 1959an eginda zegoen… tira, benetan harrigarria zen! Bazuen filmak eszena bat historikoa dena, Jean Seberg eta Jean Paul Belmondo autoan doazen eszena, haien atzetik (atzeko eserlekutik) filmatuta dagoena, non ez den ikusten aktoreek esaten dutena. Ez nago seguru, baina uste dut zinemako lehen elkarrizketa dela atzetik filmatua. Ez dakit zeinen ideia izan ote zen, izan ote zen Godardena edo Coutard handiarena, baina zinemak nola funtzionatzen duen jakinik, baliteke Coutardena izatea. Edonola ere, film hark zeukan planteamendu filmiko guztia iruditzen zait guztiz apartekoa eta iraultzailea, nahiz eta aportazio guztiak diren sotilak, aipatu dugun atzetik filmatutako elkarrizketa bezalakoak. Enfin, joan dela Raoul Coutard, eta gu bizi garela, horregatik, pittin bat tristeago.

captura-de-pantalla-2016-11-10-a-las-10-10-24

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s