Raoul Coutarden heriotza (II)

Raoul Coutard argazki zuzendari maisu zendu berriaren albisteaz idaztean, Á bout de souffle filmean errodatutako autoko eszena aipatu nizuen atzo. Eszena hau, hain zuzen:

Lorentxa Saraguetak, Baionako Elkarreko liburuzainak pista polit bat eman dit gaur. Aipatu dit eszena hura behin eta berriz filmatu behar izan zutela, Coutarden irudiz kamera gehiegi mugitzen zelako, eta horrek Godarden haserrea piztu zuela. Zuzendariaren eta argazki zuzendariaren arteko klasiko bat da hau: zuzendariak eszena bat balekotzat jotzen du, eta argazki zuzendariak berriz egin nahi du, ziurtatzeko. Oso kontu naturala da, ze argazki zuzendariak badaki errodajearen ostean datorrela muntaketa, eta muntaketan zuzendariak nahi izaten duela dena ongi eta egoki filmaturik izan, eta orduan sortzen direla ezin ulertuak, zuzendariak argazki zuzendaria jotzen duelako eszena bat gaizki errodatu izanaren errudun: “Gaizki filmatuta dago hau”. Horregatik, Raoul Coutard, behin eta berriz filmatu nahi zuen, mugimendu bortitzak sartzen zirelako eszenan, errepide zartatuaren erruz, eta ez zuelako gerorako salaketarik nahi.

Eszenari erreparatzen badiozue, ohartuko zarete Jean Seberg eta Jean Paul Belmondo daudela fokaturik, ez ordea kanpoko irudiak. Esango nuke 35mm-ko objektibo batekin errodatu zuela Coutardek, edo akaso 50mm-koarekin, eta horrela lortu zuela inguruko paisaia fokotik at uztea, eszenari merezi zuen dotoretasuna eta egokitasuna eskainiz. Mugimendu asko dagoenean, aukera bat izaten da filmatzea 28mm-koarekin, eta horri esker lortzen da mugimendua asko disimulatzea, baina askoz zailagoa da paisaia desenfokatzea. Dilema horren aurrean, argazki zuzendari fin eta saiatuak, nahiagoko du hamaika aldiz filmatu txukun egin arte, behin filmatu eta hala nola uztea baino, baina horrek, noski, errodajean, bereziki produkzio arduradunekin, liskarrak ekarriko dizkiola, errodajeetan beti izaten delako aurrera jotzeko antsia.

Atzo, bestetik, Arrate Rodriguezek, Le mepris filmaren atarikoa aipatu zidan, inondik ere oroitzen ez nuena, eta han (Á bout de souffle-n bezala), Godardek istorioa aurkezteko modu bitxi eta kasik bakana hautatu zuen, offeko ahotsaren bidez kredituak esatea, eta bitarte horretan filmaketaren atzeko aldea erakustea, metazinema eginez, kredituan esaten denaren nolabaiteko ilustrazioa eginez, esanez bezala: “Beno, hauxe da zinema: aktore batzuk, kamera bat, mikrofono bat, majia apur bat…”. Eszena marabilloso horretan ikus dezakezue Coutard bera travelling handi baten gainean, eszena bat operatzen. Zinemak beti izan duen zera mekaniko hori dauka eszenak, digitalizazioa baino lehenagoko manibelak eta burdinak. Enfin, harribitxi bat.

Esker mila Arrateri eta Lorentxari, haien jakintza nirekin eta guztiokin konpartitzeagatik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s